martes, 10 de agosto de 2010

Gauzak argitzen:

Hemendik somatzen dugunez hemengo gertaerak hedapen handia izan dute han. Interneten bidean eta gure etxetatik esaten digutenaren arabera, publikatzen ari diren berriak ez datoz guztiz errealitatearekin bat.

Beraz hemendik ondorengo puntuak argitu nahi nditugu:

1.- Talde euskaldun ezberdinak daude.Alde batetik eta talderik haundiena Galdakaoko Ganguren mendi taldekoek osatzen dute. Bestalde, guk dakigula gipuzkoako bost pa sei lagun, napar bi, Txus Durangoko piraguista ospetsua eta sei arabar eta bizkaitar batez osaturiko gure taldea gaude. Agian besteren bat ere egon ahal da.
2.- Talde guztien helburua ez da berdina izan. Guk dakigula, Ganguren taldeko gehiengoak hemendik aldegin nahi dute lehen bait lehen, eta gaur egun uste dugu gehiengoek aldegitea lortu dutela. Gipuzkoarrak,Txus eta gure taldeak aldiz, hemen geratzea erabaki dugu, hemendik ateratzeko aukera ezberdinei ezezkoa emanez.
3.-Egoera hasiera batean larria izan zen, hildako asko egon ziren eta gainera, inolaz ere bete izan ez diren xurrumurruak zabaldu ziren (eguraldi okerragoa zetorrela, kolera arazoak egongo zirela...) Ulergarria denez, guzti horrek jende asko, bertakoa zein atzerritarra beldurtu zuen.
Turista asko, nola edo hala, hemendik atera nahi zuten, denak aldi berean eta horretarako bururatzen zitzaizkien estrategia guztiak erabili dituzte.
Egunak aurrera joan ahala, egoerak asko hobetu du. Euririk apenas egin du eta pizkanaka dena normalizatzen ari da. Aireportua hurrengo egunean ireki zen, gaur egun denda eta merkatu guztiak irekita daude eta abentura agentziek lanean hasi dira berriro.
Esango genuke, gaur egun arazorik handienak lurjauziak sortutako kalteak pairatu dituzten biztanleak, zein mendietan blokeatuta jarraitzen omen duten mendizaleak dira.. Ekaitzaren ondorioz, ibaietako emaria asko handitu zen eta zubi batzuk bota zituen. Hori dela eta trekinga egiten zegoen jendea, leh-ra bueltatu ezinik geratu zen. Pizkanaka pizkanaka, batzuk haien kabuz eta beste batzuk helikopteroa lagunduta Leh-ra bueltatzen ari dira. Gaur egun ez dakigu oraindik norbait blokeatuta dagoen mendian, baina eguraldia ona da eta honek asko laguntzen du.
4.-Gure taldeari dagokionez, Lehn geratuko gara, egun batzuk hemengo jendeari laguntzen eta gero, baldintzak onak badira inguruko mendiren bat egiten saiatuko gara. Gaurko eguna, familia baten etxea garbitzen eman dugu. Lehenengo solairuan lokatza gerriraino heltzen zen. Lur jota bukatu dugu, baina oso pozik egindako lanarekin eta eraman diegun alaitasuna eta humore onarekin.
5.-Berrietan irakurri dugunez, Eusko Jaurlaritzak hegazkin bat bidaltzeko asmoa dauka. Hemendik eskatuko genuke, hegazkina utzik bidali beharrean, arropa, pala piku eta karretilaz beteta bidaltzea. Izan ere, lan egiteko baldintzak etxeenak baino negargarriagoak dira.

7 comentarios:

  1. Ganguren mendi taldeko 15 bat lagun ere Lehn geratu dira.

    ResponderEliminar
  2. Ieppaa!

    Eta Euskadiko Kutxakoak promozionatzeko aukera galduta...

    Aupa mendizaleak!

    Goraintziak guztioi Gasteiztik.

    Lasai hartu, baina ez hegaldia galtzeko moduan!

    Zaindu,

    Iker, Aitor, Isa eta Iñaki (Leire oraindik bidean...)

    ResponderEliminar
  3. Kaixo guztioi! Gasteizko Cadena SER-koak gara. Duela bi egun hitz egin genuen Dabid Gorostiagarekin. Hotel berean zaudete? Telefonoz hitz egin nahi genuke zuekin. Hotelaren telefonoa bidaltzen badiguzue eta deitzeko ordutegi bat, primeran! MILA ESKER!

    ResponderEliminar
  4. Cadena SER-koak berriro! Gurekin komunikatzeko: gure telefonoa 945 144644 - mailak: nlopezdemunain@unionradio.es ; dtobias@unionradio.es.
    Mila esker!

    ResponderEliminar
  5. Iepa denei! Mezua denentzat da, baina igual, zuk, Ziriza, badakizu nor naizen, Nekane Romano, Gasteizkoa, baliteke ikastolatik gogoratzea. Pozten gara denak ondo egoteaz. Bestalde, gauzatxo bat: gu 2003an Lehn egon ginen, eta horko familia batekin oso harreman ona izan genuen. Norbulinga Guest Housekoak ziren, eta aitaren izena Tsetan Tashi zen. Etxea Lehn bertan zegoen. Galdetu al dezakezue ea norbaitek beraien zerbait dakien? Gauza da ez dugula beraien e-mailik edo antzekorik, eta, laguntza behar badute, ba beraiekin harremanetan jartzeko da. Ziur gauza askorekin zabiltzatela, baina tartetxoren bat aurkitzen baduzue, ba eskerrik asko!!!! Ah, nere e-maila hau da: nromano@euskalnet.net. Beno, dena ondo joan dadila, muxu bat gasteiztik!

    ResponderEliminar
  6. andrecarni2@hotmail.commié ago 11, 06:56:00 p. m. CEST

    Seguimos sin noticias concretas de desaparecidos. Estamos buscando por un lado a Rodrigo del Cid (33) y Fernando Ezquerro (40 aprox) que pudieran haber sido vistos hace dos o tres días, y que én las últimas declaraciones de la Embajada los incluyen como posibles rescatados en un grupo de una docena de personas.
    Por otro lado sus parejas Patricia Marin y ... estarían en un grupo de 20-30 personas en Lamayuru a la espera de ser evacuados.
    Si tuvierais algún contacto en la zona o noticia podéis hacédnosla llegar al correo andrescarni2@hotmail.com.
    Gracias.

    ResponderEliminar
  7. Me alegra saber q estéis bien, un abrazo
    ibai

    ResponderEliminar