domingo, 1 de agosto de 2010

Delhitik zuzenean

Aupa jende, dagoeneko Delhin gaude, bidai korapilatsu baten ondoren. Madrilerako bidean furgoneta izorratu zitzaigun eta gutxigatik ez genuen hegaldia galdu. Hor ibili ginen Flamarike-rekin furgoneta konpontzen saiatzen, baina azkenean taxi bat eskatu behar izan genuen.
Atzo bertan Delhiko hotelera heldu eta lo kuluska egin ondoren papeleoak egiten ibili ginen Indiako mendi federazioan. Gero Old Delhi bisitatu genuen. Flipantea txo!!! bistadizo bakarrean ezin da asimilatu zure inguruan gertatzen ari diren gauza guztiak. Momentuz ezin dugu argazkirik sartu.
Gaur New Delhitikbueltaka ibili gara, Lotho-loreko monumentua eta Humayuns Tom bisitatu ditugu besteak beste.
Bihar berriz, hiruretan jeiki eta Leh-rako hegaldia hartuko dugu.
Agur bero bat Kuba-tik......digo... Delhi-tik.
Pta: Gorostik dagoeneko kaltzontziloak aurkitu ditu

No hay comentarios:

Publicar un comentario